castellano
euskara
français
português
English

email@gerttz.net

 

BIOGRAFÍA

SUPERVISIÓN

ESCRITOS

Poesía

Relatos breves

Chistes

Cultura

Espiritualidad

Opinión

Gramática

LIBRO DE DECLAMACIONES

FRASES DE ORO

ANÉCDOTAS DE ORO

BIBLIOGRAFÍA

PENSAMIENTO

MÁS

Segur aski lehenagotik entzunda izango nuen Luis Alberto Aranbarri Mendizabal, Amanitto-ren izena.

Nik Amanitto, Amanitto Phalsoides deitzen diot. Berehala ulertuko duzu zergatik.

Baina, zehaztasunez, gogoan dudan lehen aldia Euskadi Irratia-n mintzatu zeneko bat da.

1993. urteko udazkenean izenen zen.

Euskadi Irratia-ko goizeko emankizunean.

Eta berak bere pozoia jaritu zuen bertan.

Bere zelata ehundu.

Bere segada prestatu.

Euskal Herriko profesionalak eta sortzaileak gonbidatu zituen heuren esperientzia eta jakituria irrati-telebistaren eskutan jar zitaten, Euskal Irrati-Telebista-rekin harremanetan jar zitezen ideiaren bat izanez gero hari beren zerbitzuak eskaintzeko.

Benetan bilatzen zuena larrutzeko gizaixoak besterik ez ziren.

Lapurtzeko ideiak.

Hile batzuk lehenago bere biktimatako batek, Orioko bideografo eta aisialdiko monitore batek (azken horrexegatik nuen ezagun, ikastaro batean topatua) ohartarazi zidanberari egin ziotenaz, lana egin eta meritua eraman ez zuen batek, ze Amanittok eta bere segidakoek ideia lapurtu baitzioten.

Ni, jakin gainean, (orduan Donostiako San Martzial kalean zegoen) Lege Gordailuaren bulegora joan nitzen eta nire ideia erregistratu nuen.

Labirint.

Gaztetxoentzat telebista eta hezkuntza saio baten ideia zen.

Eta nire lantalde izango zenarekin bilera bat ere egin nuen nire etxean, egitasmoaren berri izan zezaten hezitzaile eta jakitun haiek.

Segidan bidali nuen.

Bikoiztuta eta jasotze-agiriaz. Amanitto Phalsoides berari eta erakundearen orduko zuzendariari. Ez dut gogoan nor zen ere.

Ez zidaten sekula erantzun.

Ez zuten halako adeitasunik, ezta duintasunik ere erakutsi.

Hori baino hile batzuk beranduago, ezin nuen sinetsi begien aurrean... nire saioa ikusi nuenean.

Tira, egokiago adierazita beronen esperpentua: ze ideia hartu baitzuten, heuren eskuetan jarri nuen horixe, eta niri esker gramo bakar agertu barik, fusilatu egin zuten, sormen punttu batzuk hartu zizkioten eta, horietan oinarriturik, telesaioa aireratu zuten.

Lehiakeria saioa.

El Desafío De Los Dioses.

Nirearen izpiritua okertu eta desitxuratu zuten, lankidetzako saio baten idearekin lehiakeriazko zaborra egin zuten. Heziketa saio batetik kakaz betetako show hutsa. Beren garun antzuek sortzerik izan ez zuten ideia batzuk lapurtu besterik ez zuten egin, ez nire idearen osotasuna profitatu, ez hartako aberatsena eta aberasgarriena erabili. Nire emankortaunak eta oparotasunak sortua zaborretara bota zuten.

Prostituzio hutsa egin zuten: bere izpiritua (balioak) kastratu.

Bihurritu: gainditze eta lankidetza egitasmo bat lukuru joranezko eta lehiketazko barrekeria egin zuten.

Ez zuen luze iraun. Aste gutxi batzuek besterik ez.

Ez da harritzekoa.

Sormenezko ideia emankor batekin kakapoto kiratsua egin baitzuten.

Nirea bezalko ekonomia xume bati ez zion merezi telekomunikazioen munstruo batekin xistran hastea.

Hori bazekiten eta probextu zuten.

Urte batzuk ostean, 2005ko urtarrilan, Sorginen Laratza izeneko saioaren estrenaldian, honen lehen emisioan, agertu zen ostera eta gauza berbera bota zuen: ideia zuenak eskain ziezaiola EITB-ri harremanetan jarri ostean.

Noski, lapurtzeko.

Dei egin nuen, hotsegiteko aukera eman baitzuten amaiera aldera, segada hori salatzeko, inozoen ehiza berri hura.

Ez ninduten aireratu, beste dei bat hartuta baitzuten.

Baina entzun ninduten, eta datuak gorde ere.

Eta gonbidapena egin zidaten, ez haien buruzagietako baten lapurketaz kexa egiteko (zakurra ez du nagusiaren eskua hozkatzen, bada ezpada ere).

Baina antenan kritiko moduan azaltzen utzi zidaten.

Eta hainbat astez egin ere.

Goikoek, jakin zutenean, ni kanporatzea agindu zuten arte.

Zakurrek nagusia obeditzen dute. Eta orduen ere egin zuten.

Horrela dira gauzak eta horrela jokatzen dute botereko mafiosoek. Jainkoaren eta Lege Zaharraren ildokoek.

Espero dut, Naomí Shemer-rek bezala, heuren azken egunetan lapurketa eta iruzurra aitortzea.

Oinezko hilkorren beldur ez baldin badira ere, bai baitiote beldurra inpernuari eta heuren gaiztakeriengatik izanen duten zigorrari.

Ez dute asko falta.

Behaien pozoina irentsi beharko dute.